Logoa

Ibilbide berriarekin dator Arantzazuko Igoera, zapatuan

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Ibilbide berriarekin dator Arantzazuko Igoera, zapatuan

Arantzazuko Igoerak –48. edizioa– lehenengoz izango ditu 70 kilometro (Zapatua, 16:00). Aurreko edizioetan ziklistek zuzen hartu izan dute Arantzazurako bidea, Sindikara, baina lasterketak apenas zituen 10 kilometro.

Kantoikrit 2017, erreportajea

  Kirola  Debagoiena  Oñati

Kantoikrit 2017 lasterketak emandakoaren erreportajea, Harmailatik saioan.

'Harmailatik': Kantoikrit lasterketaren seigarren edizioa; Aramaioko Openak 10 urte

  Kirola  Aramaio  Aretxabaleta  Bergara  Oñati

Harmailatik saioa: Udako futbol torneoen laburpena: Ipintzako udako txapelketako finalak, eta Debagoieneko Koadrilen Arteko Txapelketako finalak; Kantoikriten seigarren edizioak emandakoa; Aramaioko Openak (mtb) hamar urte bete ditu.

Kaligrafoen lana ezagutzen 'Idazkera ederraren artea' erakusketan

  Gizartea  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Ospe handiko hamahiru kaligraforen lanak bateratu dituzte Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Salbatore Mitxelenaren Euria poema oinarri hartuta egindako lanak dira. Letra mota ezberdinak erabilita egindako lanak. Irailaren 15era arte egongo da zabalik.

Kale Zaharreko arazoak: konponbiderako proposamen bat

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Oñatiko Udalak Kale Zaharreko taberna bat itxi du hilabeterako. Ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena. Beste bat ere itxi behar izan zuen Gabonak inguruan arauak noiznahi hausten zituelako. Arautegia zorrotz aplikatu izan balu, bi baino dezente gehiago izan beharko zuten itxitakoak. Badirudi zerbait aldatu dela, edota aldatzen ari dela dozena bat lagun elkartzen […]

Jon Basagurenek Boga tabernan joko du domekan

  Kultura  Oñati

Jon Basagurenek Boga tabernan joko du domekan

Jon Basaguren gasteiztarrak country, blues eta pop doinuak ekarriko ditu domekan Oñatiko Boga tabernara.

'Amodiozko ipuinak', Emakume Eskeletoak bikotearen eskutik, bihar, Lazarragako lorategian

  Kultura  Oñati

'Amodiozko ipuinak', Emakume Eskeletoak bikotearen eskutik, bihar, Lazarragako lorategian

Kalean egitarauaren barruan, bihar, eguaztena, hilak 19, Emakume Eskeletoak taldeak emanaldia eskainiko du Oñatiko Lazarraga lorategian, 19:00retan. Amodiozko ipuinak izeneko musika eta poesia ikuskizuna aurkeztuko dute. Mau Ziemkiewicz biolin jotzaileak eta Maite Arrese ipuin kontalariak osatzen dute Emakume Eskeletoak.

Aurtengoa Garagardo Azoka ere, jendetsua

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Atzo itxi zuten Oñatin, lau egunez zabalik egon den Garagardo Azoka. Aurtengoa hamaikagarrena izan da eta jende mordoa eta giro aparta izan da karpan lau egunetan zehar.

Asier Alonso oñatiarra hirugarren El Molières maratoian

Asier Alonso oñatiarra hirugarren El Molières maratoian

  Kirola  Oñati

Atzo, zapatua, jokatu zuten 400 bat lasterkarik Vielhan (Lleida) hasi eta amaitzen den 40 kilometroko lasterketa. Kataluniako bi lasterkari izan ziren azkarrenak: Nik Bacardit eta Josep Cuadrat. Podiuma osatzen hirugarrena Asier Alonso oñatiarra izan zen.

 

Luis Junquera nagusitu da Kantoikrit lasterketaren seigarren edizioan

  Kirola  Oñati

Iaz bigarren sailkatu zen asturiarra eta aurtengoan garaipena eskuratu du. Bigarren Enol Costales sailkatu da –hau ere asturiarra– eta hirugarren postua Jon Sarasua abadiñarrarentzako izan da. Iñigo Mugarza oñatiarrak gertu izan du podiuma, baina laugarren postuarekin konformatu behar izan du.

Giro ezinhobea XI. Garagardo Azokan

  Gizartea  Oñati

Eguenean hasi eta lau egunez Garagardo Azoka ari dira egiten Oñatiko plazan. Aurtengoa, hamaikagarren urtea da, eta bertan batutako dirua, Aloña Mendi Kirol Elkartearentzat izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (37)

Xabier Gordoa oñatiarrak irabazi du Ondarroako Itsas Zeharkaldia

  Kirola  Bergara  Debagoiena  Oñati

Xabier Gordoa oñatiarrak irabazi du Ondarroako Itsas Zeharkaldia

Bigarren egin du Bergara Igeri Elkarteko Oier Erañak. 2002. urtetik azpikoetan ere bada podiumera igo den debagoiendarrik; izan ere, bigarren egin du Ekain Gorgoñon oñatiarrak. Eta beteranoetan, Itziar Sanpedro arrasatearra ere podiumean izan da: hirugarren egin du.

Loreto Susperregi: "Robota inportantea izango da 4.0 industria kontzeptuan"

  Teknologia  Arrasate  Oñati

Loreto Susperregi: "Robota inportantea izango da 4.0 industria kontzeptuan"

EHUk, Ulmak eta IK4-Teknikerrek elkarlanean sari inportantea lortu dute European Robotics Challenges-en. Loreto Susperregik eman ditu proiektuaren ezaugarriak.

Bost proposamen zehatz, Oñatiko hondakin bilketa sistema hobetzeko

  Ingurumena  Oñati

Bost proposamen zehatz, Oñatiko hondakin bilketa sistema hobetzeko

Hondakin bilketa sistema hobetzeko bost proposamen zehatz egin dizkio Oñatiko Udalak Debagoieneko Mankomunitateari.

San Kristobalen irudia atera dute Olabarrietako santutxotik

  Gizartea  Oñati HEMEN DEBAGOIENA

Urtean bitan ateratzen dute: gidarien zaindariaren eguneko ospakizunetarako eta Corpus prozesiorako. Autoak bedeinkatzen dituzte uztailaren 10ean.

Kantoikrit lasterketaren seigarren edizioa zapatuan

  Kirola  Oñati

Kantoikrit bizikleta lasterketaren seigarren edizioa da aurtengoa, zapatuan bertan izango dena. Lasterketaren inguruko xehetasun eta berrikuntzak eman zituzten atzo antolatzaileek.

Igartua eta Garate egongo dira zabalik lehenengo txandan

  Gizartea  Oñati

Igartua eta Garate egongo dira zabalik lehenengo txandan

Zapatutik aurrera udako txandak beteko dituzte herriko farmaziek. Hauxe izango da udako oporretan izango duten egutegia: uztailaren 15etik abuztuaren 15era (biak barne), Igartua eta Garate egongo dira zabalik eta abuztuaren 15etik irailaren 15era (biak barne), Anduaga eta Juldain.

Eguenean zabalduko ditu ateak Oñatiko XI. Garagardo Azokak

  Gizartea  Oñati

Eguenean zabalduko ditu ateak Oñatiko XI. Garagardo Azokak

Uztailaren 13tik 16ra egongo da zabalik Aloña Mendi Kirol Elkarteak antolatzen duen Garagardo Azoka. Aurten hamaikagarren edizioa izango da eta gaur hasi eta bukatuko dute karparen muntaketa. Bihar, gainontzeko gremioak sartuko dira, etzi, eguena, 19:00retan dena gertu izateko.

Lizargarate Eguneko bazkariko txartelak uztailaren 17an jarriko dira salgai

  Gizartea  Oñati

Lizargarate Eguneko bazkariko txartelak uztailaren 17an jarriko dira salgai

Abuztuaren 27an, igandea, ospatuko da Lizargarate Eguna. Egun horretan Lizargaraten egingo den bazkarirako txartelak uztailaren 17an jarriko dira salgai, 22 eurotan. Arrano tabernan erosi ahalko dira edo lizargarateelkartea@gmail.com helbidean erreserbatu. Erosi zein erreserbatzeko azken eguna abuztuaren 20a izango da. 

Laguntzaileak behar dituzte Aizkorriko aterpeko atea gora igotzeko

  Ingurumena  Debagoiena  Oñati

Laguntzaileak behar dituzte Aizkorriko aterpeko atea gora igotzeko

Aizkorriko babeslekuko atea egin dute eta laguntzaileak behar dituzte dagokion tokian jartzeko. Oltzako bordetaraino kotxez eramango dute eta handik gora eskuz, zatika. 250 kilo porlan ere igoko dituzte, motxilatan. 25-30 laguneko taldea sortu gura dute lan hau egiteko. Zapatuan da hitzordua, 07:00etan Arantzazun.

Gida komertziala

Gida komertzialeko produktuak

Mikrozementu lurra
Goxokiak
Txukuntze zerbitzua
Konplementuak