Arrikrutzeko lehoia San Telmo museoan egongo da ikusgai

Jokin Etxebarria 2018ko aza. 15a, 12:38
Arrikrutzeko lehoiaren hezurdura egongo da ikusgai San Telmo museoan

Udaberrian, Gipuzkoako Gordailutik Burgosera eraman zuten, eta, Atapuercako ikerlariek aztertuta, Gipuzkoara itzuli da. Donostian ikusgai egongo da hurrengo otsaila bitartean. 

Arrikrutzeko lehoia gure lurretan aurkitu den paleontologiaren harribitxietako bat da. Iñaki Zubeldiak aurkitu eta Jesus Altunak indusitako hezurdura hori iberiar penintsulako handiena da, eta, horregatik, Gipuzkoako Gordailuko piezarik esanguratsuenetako bat ere bai.

Udaberrian, Gordailutik Burgosera eraman zuten lehoia, Atapuercako ikerlariek aztertu zezaten. Denbora tarte batean, Burgosko Gizakiaren Garapenaren Museoan egon da ikusgai, baina orain, Gipuzkoara ekarri dute berriz eta San Telmo museoan egongo da ikusgai datorren urteko otsailera arte.

Bestalde, Aranzadi Zientzia Elkarteak Arrikrutzi buruzko liburu monografiko bat argitaratuko du, Arrikutz, Arrikrutzeko lehoia izenarekin. Liburuak hainbat atal ditu: Arantzazu euskal kulturaren sorlekua, lehoia aurkitu zuteneko pasartea, geologia, leize-ikerlariak, ArrikrutzOñatiko kobak proiektua... Abenduaren 11n Oñatin egingo dute liburuaren aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak