Sabaia behera Oñatiko Arkupe tabernan

Eneko Azkarate 2017ko uzt. 24a, 15:58
Oñatiko Arkupe taberna, sabaia behera etorri ostean (Argazkia: Whatsapp).

Oñatiko batzokiaren sukaldearen eta Arkupe tabernaren artean dagoen "sabai faltsua", Arkupe taberna barrura erori da eta une horretan tabernan zeuden bost bezero zauritu dira. Oñatiko udaltzaingoaren arabera, "pertsona heldu bat eroan dute ospitalera zauriekin", 80 bat urteko gizonezko oñatiarra, hain justu ere. Bost bezero artatu dituzte. Horietako lau, zauri arinekin; ospitalera eroan duenak buruan zituen zauriak. 15:15ak aldera gertatu da.

Mikel Biain alkateak adierazi du ez dela "horren larria izan, zorionez" eta eraikinak ez daukala egiturazko kalterik: "pladur zatiak eta haize girotuaren hodia" erori dira. Foruen Enparantza 9ko bizilagunak etxetik kanpora atera zituzten, segurtasunagatik, baina suhiltzaileek etxearen egitura-eta ikuskatu ostean, berriro euren etxeetara bueltatu ziren.

Orain, sabai faltsuak utzitako zaborra eta hondakinak ateratzea izango da Arkupe tabernako jabeen lehentasunetako bat, ahalik eta lasterren garbitzeko, eta obra ere lehenbailehen hasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak