Tximeleten inguruko ikastaroa Oñatin, uztailaren 1ean eta 2an

Miren Arregi Amasorrain 2017ko eka. 26a, 15:47
'Parnassius Apolo' tximeleta

Oñatiko Natur Eskolak antolatuta, eta Zerhyntia elkartearen eskutik,  tximeleten inguruko ikastaroa –tximeleten biologia, ekologia eta identifikaziorako klabeak– egingo da uztailaren 1ean eta 2an. Izena emateko, 943 71 64 04 telefonora deitu behar da, plazak mugatuak baitira.

Uztailaren 1ean, zapatua, 10:30ean, teoria landuko da Natur Eskolan bertan. 17:00etan irteera egingo da Murgiako ortu eta zelaietako tximeletak identifikatzera. Uztailaren 2an, domekan, Aizkorri ingurura irteera egingo dute apolo tximeletaren habitata ezagutzera. Parnassius apolo tximeleta, 2017an urteko tximeleta izendatua, Aizkorriko mendikate inguruan aurkitzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak