Sutea bart gauean Oñatiko Olabarrieta auzoan

Txomin Madina Milikua 2017ko mai. 28a, 13:23
Bart gaueko sutea, Bidaurretatik ikusita.

Pinudi baten izan da sutea, eta hasieran inguruko baserri bateko bizilagunak etxetik atera dituzten arren, 05:00ak aldera itzuli ahal izan dute.

Oñatiko Olabarrieta auzoko pinudi baten sutea izan da bart gauean. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez, larrialdi zerbitzuek 00:50 aldera jaso dute abisua. Haizearen ondorioz sutea azkar zabaltzen ari zenez, inguruan dagoen baserri bateko bizilagunak etxetik atera dituzte.

Suhilatzaileak eta Aldundiko mendi zerbitzuetakoak sutea itzaltzeko lanetan ibili ostean, goizaldeko 05:00ak alderako etxera itzuli ahal izan dute bizilagunek. Sutea itzalita dagoen arren, badaezpada ere ingurua zaintzapean dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak