Aloña Mendik maila galdu du Mutrikun puntu bakarra lortu ostean

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko mai. 20a, 17:20

Oñatiko taldeak ezin izan du garaipena eskuratu Mutrikun (1-1), eta maila, matematikoki galdu du, 34 puntu soilik baititu sailkapen nagusian. Erregional Ohorezko Mailari agur esan diote horrenbestez Aloña Mendiko mutilek.

Garaipena bai ala bai behar zuten oñatiarrek mailari eustea amesten jarraitzeko, baina berdinketarekin, orain, Elgoibar hiru puntura dute sailkapen nagusian Oñatikoek, eta azken jardunaldiaren faltan, kontra du Aloña Mendik gol-averagea.

Neurketan aurrea hartu du Aloña Mendik Unai Gilen golari esker (estrategiazko jokaldi batean lortu dute gola, korner batean hain zuzen), baina bigarren zatia hasi bezain laster etxeko taldeak 1-1ekoa jarri du markagailuan. Bigarren zatian Oñatiko taldea gogor saiatu da, baina ezin izan ditu hiru puntuak eskuratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak