goiena.eus

Oñatiko EAJren udal taldeak Sietevientoseko bidegurutzea "berehala zabaltzeko eskatu dio" udal gobernuari

  Gizartea  Oñati

Joan den astean udal gobernuak Sietevientoseko bidegurutzea astegunetan zabalik egongo dela iragarri osetan, Oñatiko EAJren udal taldeak oharra kaleratu du. Jeltzaleek adierazi dute, "EH Bilduren gobernuak inposatutako neurri horrek ikaragarrizko zirkulazio-kaosa sortu duela eta lehenbailehen konpondu behar dela".

Hala, "Txaketua berehala irekitzea eta trafikoa goren dagoen orduetan udaltzaingoaren laguntzarekin bideratzea" proposatu dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa