Txantxiku ikastolaren historia mahaiaren bueltan

Imanol Gallego 2017ko api. 30a, 16:56

Ikasturte berezia ari da izaten aurtengoa Txantxiku ikastolan, 50.urteurrenarekin batera aurtengo Kilometroetak festa ere prestatzen ari baitira. Mende erdi ez da egunero betetzen, eta Zubikoan batutakoak, Ikastolan bizitakoak lagunekin konpartitzeko parada bihurtu da bazkaria. Mahairen bueltan eseri aurretik, photocall dibertigarri batean argazkiak ateratzeko aukera ere izan dute.

Bost urtetik behin ospatzen dute ikasle ohien bazkaria Txantxiku ikastolakoek, eta aurten, horren data borobila behar bezala ospatzeko, inoiz baino ekintza gehiago izan dituzte. 

Eguerdi partean botatako txupinak eman dio hasiera egunari, eta ondoren, herriko kaleetan zehar triki-jolas-poteoa egin dute. Euriari aurre eginez, asko izan dira zapi berdea lepoan jarri, eta egunaz nahiz konpainiaz gozatzera kalera irten direnak.

Ia adin guztietako ikasle ohiak elkartu dira festan, baita ikastolako lehen promozioko hiru ikasle, "bederatzi ikaslerekin hasi zen Txantxiku ikastola, horregatik hezkuntza eredu honen alde apustua egindako gurasoak ekarri nahi ditut gogora gaurkoan", azaldu du lehen promozioko ikasle izandako Imanol Galdosek. 

Bazkalorduan baina, gutxienekoa adina zen, promozio guztiak nahastu baitira bertan, guztietan baina solasaldia antzerakoa zen, ikastolan emandako urteak.

Bideo onena Eskolatxo taldearentzat

Bazkariarekin batera, bideo lehiaketa ere abian jarri zuten antolatzaileek. Parte-hartzaileek ikastolarekin lotura duen pasarte, bitxikeri edo istorio labur bat bideoan jaso behar zuten, eta 1991na jaiotako Eskolatxo taldeak irabazi du lehiaketa nostalgiko hau. 

Ziur baina, malenkoniak baino algarak gidatuko dituela festaren bukaera orduak.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak