Patricia Bofillen erakusketak abiarazi du ARGI argazki festibala

Mirari Altube Arrese 2017ko api. 29a, 10:17
Cazenave, Basoli, Bofill, Bastarrika (Ilunpetan) eta Biain (Arantzazu Gaur).

Arantzazuko Gandiaga Gunean atzo, apirilak 28, inauguratu zuten Mirar más allá de la forma erakusketaren jarri dute abian ARGI festibala. Oñatiko Ilunpetan Argazki Taldeak antolatuta argazkigintza garaikidea dibulgatzeko asmoarekin dator hirugarren edizioa.

Bofillen obra aukeratua izan da lehenengoz egin den ARGI Arantzazu egitasmoaren barruan. ARGI festibalak eta Arantzazu Gaur fundazioak elkarlanean antolatu dute egitasmo hori, eta Natura eta espiritualtasuna gaiaren bueltako argazkiak eskatu zituzten. 182 argazkilarik hartu zuten parte eta epaileek Bofillen argazkia hautatu zuten.

Patricia Bofillen esanetan "Mirar más allá de la forma-k ez du bilatzen dokumentatzea, irudikatzea, ezta ezeren inguruko ebidentzia izatea ere. Interesa irudiak ordezkatzen duen munduan dago eta gogoratzeko, iradokitzeko edo zirrara sortzeko duen ikus ahalmenean". Arte Ederretan lizentziaduna da Bofill Bartzelonako Unibertsitatean. Hamarkada bat baino gehiagoan dihardu egile-argazkilaritza lanetan eta jarduera hori sorkuntza grafikoko lanarekin uztartzen du. Erakusketa maiatzaren 28ra arte egongo da ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak