Hotz Oñatik emandako laguntza guztia eskertu nahi izan die oñatiarrei

Eneko Azurmendi 2017ko api. 15a, 15:09
Hilabete hasieran egin zuten bilketa berezia.

Apirilaren 7an, Hotz Oñatik aurrez bildu ahal izan zituen 4.269 kilo merkantzia solidario Irunera bidali zituen, Zaporeak-en biletegira. Guztira 192 kaxa izan dira, hamaika paletetan banatuta. Bidalketa arrakastatsua izan dela ikusita, oñatiarren laguntza eskertu nahi izan du elkarteak.

Hamaika paleta horietatik hiru pixoihalenak ziren, beste bat konpresena, eta beste bat zapi umelekin. Gainontzeko seiak, bat lekaleak eta beste bana arrozaz, pastaz eta kontserba latez. Beste bi arroz, lekale eta pasta nahastuta.
 
"Beste behin ere beren eskuzabaltasuna erakutsi duten oñatiar guztiei eskertzen diegu. Baita ere, Hotz Oñatik errefuxiatuen alde daukan proiektuari babesa erakusteagatik", adierazi dute Hotz Oñatiko kideek, ohar baten bitartez.
 
Horrez gain, laguntza eman dien pertsona eta instituzio orori ere eskerrak eman nahi izan dizkie Oñatiko taldeak. "Garajearen jabeari, kaxak eman dizkigutenei eta, nola ez, asteburuan zehar fin-fin lanean aritu ziren boluntario guztiei. Zerrenda luze honekin jarraitu ahal izango genuke baina guztiei ESKERRIK ASKO esaten dizuegu, baita hurrengo arte ere. Izan ere, zoritxarrez arazoak bertan jarraitzen du eta guk gure sentsibilizazio ekintzekin aurrera jarraituko dugu", azaldu dute.

Ekintzak

Datozen ekintzak, maiatzeko pelikula emanaldia eta ekainean pintxo-pote solidarioa izango dira momentuz, baina idea pila batekin ari gara taldean. Herritar guztioi ekintzetan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu. Lagundu laguntzen. Ezer gutxi egin dezakegula ustez, asko egin dezakegu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak