Arantzazu inguruak hobeto ezagutzeko aukera, domekatik aurrera

Iker Oñate 2017ko api. 7a, 09:58
Aurreko edizioko mendi irteera.

Arantzazuko mendi irteera gidatuei domekan, apirilaren 9an, emango diote hasiera, Gomiztegiko Artzain Eskolara egingo duten bisitaren bidez. Oro har, sei hitzordu ditu Arantzazuko Adiskideek eta Arantzazuko Parketxeak elkarlanean antolaturiko ekintza sortak.

Aizkorri-Aranatz natur parkea sakonean ezagutarazteko aukera eskaintzea da egitasmoaren helburua. "Inguruneak eskaintzen duen naturaz gozatzeaz gain, elementu kultural asko ezagutzeko eta interpretatzeko aukera izango da", azaldu dute antolatzaileek.

Gomiztegiko Artzain Eskolara bisita

Publiko orokorrari bideraturiko ibilbidea prestatu dute domekarako: parketxearen eta Gomiztegiko Artzain Eskolaren arteko ibilbidea egingo dute, mendi-bideetatik. Ostera, partaideek artzaintzaren inguruko azalpenak jasoko dituzte.

8:30ean hasiko da ekintza, parketxean. Izena aurrez ematea gomendatzen dute antolatzaileek eta 3 euro ordaindu beharko du parte hartzaile bakoitzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak