Boluntario ugari, jo eta ke, errefuxiatuendako elikagaiak batzen

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko api. 1a, 09:36

Errefuxiatuei laguntza humanitarioa bidaltzeko kanpaina jarri du martxan Hotz Oñatik, eta atzotik hasita gaur gauera arte, Eroskin, eta herriko beste supermerkatu eta farmazietan elikagaiak eta beste hainbat produktu batzen ibiliko dira hainbat boluntario.

Goizeko 09:00etatik gaueko 21:00etara egongo dira gaur ere hainbat boluntario Oñatin errefuxiatuendako elikagaiak batzen. Atzoko eguna "ondo" joan zela azpimarratu du Jose Antonio Urteaga boluntarioak, baina "umeendako espezifikoak diren produktu" gehiago behar dituztela ere gogoratu du: "Produktu garestiagoak dira, umeendako esnea eta haur-oihalak adibidez, baina oso garrantzitsuak dira".

Une oro lau edo bost boluntario ari dira jo eta ke produktuak saltokietatik batzen, gero astelehenean dena paletetan txukun ordenatzeko. "Egun osoan egongo gara, gaur ere, ea astelehenerako hainbat produktu biltzen ditugun. Egia esateko, eskuzabal dabiltza oñatiarrak, eta martxa onean goaz", adierazi du Urteagak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak