Karidadeko Alabei eskerrak ematko ekitaldiak egingo dituzte asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko mar. 29a, 10:05
Liburuaren azala. Asteburuan parrokian egongo da salgai eta gero Txokolateixian.

Oñatin egindako lana eta ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute zapatuan eta Olaitturri kultur elkarteak Leonard Cohen-en 'Aleluia' abestia eskainiko die. Domekan, meza egingo dute parrokian eta ondorengo omenaldian herriko abesbatzak, musika bandak eta udal ordezkariek hartuko dute parte. Hamalau moja dira etortzekoak.

Iñaxio Irizarrek liburu bat idatzi du Karidadeko Alabek Oñatin egin dituzten urteetan egindako lana laburbiltzen duena. 253 argazki ditu liburuak; zaharrena 1920koa da eta berriena 2107ko otsailekoa. Zapatuan egingo duten ekitaldian aurkeztuko du liburua egileak, San Martin egoitzako aretoan 18:00etan, eta liburu bana oparituko die mojei. Ondoren,  Amaieran Olaitturri kultur elkarteak Leonard Cohen-en Aleluia abestia eskainiko die.

Domekan, 11:00etan San Migel parrokian egingo den meza nagusiaren ostean hasiko dira esker oneko ekitaldiak, Oñatz Dantza Taldearen, Txistularien Udal-Bandaren, eta Txinparta Bertsolari Elkartearen parte-hartzearekin. Meza amaitutakoan, egoitzan aritu izan diren taldeek Karitateko Alabei omenaldia eskainiko die: Udal-Musika banda, Parrokiako Koruak, Oñati Abesbatza, José de Azpiazu Musika Eskola, Ganbara Abesbatza eta Pake Lekuko Aloña abesbatzak. Ondoren, alkateak opari bat eskainiko dio Alaba Nagusiari Oñatiko herriaren izenean, eta egoitzan urteetan batzarkide izandakoek Karitateko Alabei opariak eskainiko dizkiete. Katekesiko umeek lore-sorta bana emango diete, adibidez. Azkenik, bezperan bezala, Olaitturrik  Aleluia kantatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak