Plaza ondoko jolas gunea eta frontoia argiztatu egingo dituzte

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko mar. 28a, 12:54
Plazako frontoiko gune dena argiztatuko da

Frontoiko harmailan hiruna proiektore dituzten bi argi dorre jarriko dituzte. Azokako teilatuan lau proiektore eta gaztelekuaren inguruan beste sei, jolas gunea ere argiztatzeko. Iluntzean erabateko argitasuna emango dute foku horiek eta argitasun maila jaisten joango da gaueko orduetara heldu ahala.

Inergetica enpresak egingo ditu argiztatze lanak. Frontoiko harmailetan, azken ilaran, sei metro inguruko bi argi dorre jarriko dituzte. Bakoitzak hiru proiektore izango ditu eta frontoia argiztatuko dute. Azoka ilun egon dadin ere proiektoreak jarriko dira teilatuan, lau. Txantxiku ikastolako eta gaztelekuko aurrealdea ere argiztatuko dute eta horretarako sei proiektore gehiago jarriko dituzte. Asmoa da argiztapen horrekin gune horretan dagoen jolas espazioa ere argiztatzea.

Erregulatuta egongo da argi intentsitatea. Hasieran, pizterakoan, ehuneko ehunean emango dute argia baina gaueko orduak heldu ahala, argi maila jaisten joango da.

Lanak esleituta daude baina oraindik ez dago zehaztuta noiz hasiko dituzten, lan horiekin batera obra zibil txikiak ere egin behar dituelako udaleko brigadak, harmailako bi dorre handi horien oinarriak egiteko, adibidez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak