Joseba Arregi euskal presoaren margolanak ikusgai plazan

Maider Arregi 2017ko mar. 18a, 13:59

Joseba  Arregi euskal preso politikoaren 15 lan jarri dituzte Herriko Plazan ikusgai. Azpilletak 25 urte bete ditu gartzelan eta margolanek bizitako egoera ere jasotzen dute. Baina baita ere arantzazuarraren ametsak eta gartzelatik daukan herriarekiko ikuspegia. Lanak asteburuan egongo dira ikusgai plazan.

Arantzazu, espetxeko egoera, auzoko eta herriko pertsonaiak eta lekuak... daude margolanetan ikusgai. Guztiek gainera Azpilletaren hitzak eta erreflexioak jasotzen dituzte. Izan ere 25 urte bete ditu gartzelan eta hilaren 27an 71 urte beteko ditu. Hala, herritar orori Apirilaren 1ean, plazan 13:00etan egingo den ekitaldian parte hartzeko eskatu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak