Zuhaitz azoka izan da Oñatin

Ane Vitoria 2017ko mar. 6a, 14:57

Natur Eskolak antolatutako zuhaitz azoka izan da zapatu goizean Oñatin. Euskal Herriko zenbait herritako mintegiak batu dira, eta landatzeko zein apaintzeko landareak eskaini dituzte.

Oñatiko Foruen plazan izan da zuhaitz azoka, eta landatzeko zein apaintzeko landare asko egon dira salgai. Zenbait mintegiko salmenta puntuak izan dira; besteak beste, Tafallatik, Zaldibartik eta Usurbildik etorritakoak. Eta horiek produktu asko eskaini dituzte: zuhaitzak, fruta-arbolak, landareak, eta abar. Saltzaileen arabera, azokak erantzun ona izan du eta jende dezente gerturatu da bertara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak