goiena.eus

'Amorante' lanarekin etorri da Iban Urizar Oñatiko osoko bilkuren aretora

  Kultura  Oñati

Musika instrumentu bat baino gehiago aldean dituela etorri da Iban Urizar musikaria Oñatira. Ez ohiko tokian izan da kontzertua, osoko bilkuren aretoan. Duela astebete mendian hil zen Iker Jausoro lagunaren aipamena eginez jo du lehendabiziko kantua.

'Amorante' lanarekin etorri da Iban Urizar Oñatiko osoko bilkuren aretora
Iban Urizarren emanaldia Oñatiko osoko bilkuren aretoan | Ikusi handiago | Argazki originala

Teklatua, gitarra eta tronpeta ez ezik, beste musika instrumentu batzuk ere eraman ditu Iban Urizarrek Oñatiko osoko bilkuren aretoan egin duen emanaldira. Aurretik, Foruen plazan ibili da tronpeta jotzen, eta inguruko umeak berari segika. Gora igotzen baina, ez dira ausartu txikienak. Baina Urziar ez da bakarrik egon udalbatzak hilero osoko bilkurak egiten dituen aretoan. 30 bat lagunek entzun dute hark egindako musika zuzenean, bertatik bertara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa