Txanda elkartea pozik dago neguko outlet-ak izan duen erantzunarekin

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko mar. 4a, 14:14
Egubakoitzean eta zapatu goizean izan da Oñatiko neguko outlet-a

Udazken eta neguko produktuak deskontuekin eta prezio bereziekin eskaini dituzte Txandako 20 komertziok baino gehiagok eta pozik daude izan duen erantzunarekin. "Egubakoitzean jende asko ibili da. Oso ondo saldu dugu. Zapatu goiza lasaiagoa izan da, baina oso pozik gaude. Eskerrik asko herritarrei", dio Txandako zuzendaritzako kide den Irma Juaristik.

Arropaz gain, betaurrekoak, jostailuak, poltsak, osagaiak, kirola egiteko arropak, iturgintzako produktuak, makilatzekoak eta beste hainbat eskaini dituzte prezio berezian.

Egubakoitzean hainbat komertziok barrura sartu zituzten euren osagaiak haizeagatik, baina zapatu goizeko eskaintza denden aurrean egin dute. "Deskontu handiak egon dira. Jendeak aprobetxatu egin du eta oso pozik gaude", dio Irma Juaristik.

Txandako zuzendaritzak herritarrei esan gura die euren dendetara sartzeko gura duten bestetan, ze produktu dituzten ikustera bakarrik bada ere.

Erlazionatuak

Neguko outlet-a egin du Txanda elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2017 mar 04 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak