goiena.eus

Oñatiar bat hil da Ezkarain izandako mendi istripuan

  Kirola  Oñati

Hildako oñatiarra, Iker Jausoro, 48 urtekoa, San Lorentzo mendian zebilen elur-erraketekin zeharkaldia egiten menditik amildu denean. Berarekin zihoan Joseba Zinkunegi, 50 urteko eibartarra ere hil egin da.

Errioxako Gobernuak jakinarazi duenez, 13:41ean jaso dute herritar baten abisua, esanaz bi pertsona San Lorentzo mendiaren magaletik Valdezcarayko eski estaziora amildu direla. 50 urteko eibartarra momentuan hil da. Oñatiarra, aldiz, helikopteroz joandako zerbitzu medikuek artatu dute. Hainbat hezur zeuzkan apurtuta, eta asmoa osasun zentro batera eramatea bazen ere, istripua izan duten lekuan bertan hil da.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Erantzuna | #1

Iker Jausoro lankide izan genuen Goiena sortzeko orduan. Mekalki enpresako Pertsonen arduraduna zen 2000 buelta horretan, eta hautaketa prozesuetan lagundu zigun. Doluminak hurbilekoei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa