ARGI festibalerako argazkigintza lanak jasotzeko deialdia zabalik

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko ots. 24a, 09:00

ARGI festibalak eta Arantzazu Gaur Fundazioak argazkigintza lan bat aukeratzeko deialdia zabaldu zuten martitzenean. Helburua apirilaren 28tik maiatzaren 28ra bitartean egingo duten ARGI 2017 festibalaren egitarauaren barruan Arantzazuko Gandiaga Topagunean bakarkako erakusketa egiteko aukera ematea da.

Lan irabazlea aukeratu ondoren, antolakuntzako kideak arduratuko dira erakusketaren ekoizpen eta zabalkundearekin. Hala ere, lanaren muntaketara eta erakusketaren inauguraziora gonbidatuko dute irabazlea, eta antolatzaileen gain geratuko dira Arantzazurako bidaia eta ostatuaren gastuak.

Natura eta espiritualtasunaz

Horixe da lehiaketarako aukeratu duten gaia. 18 urtetik gorako argazkilariek edo argazkilaritza taldeek har dezakete parte, eta martxoaren 21a da azkeneko eguna. Oinarriak eta informazio osagarria, Argifestibala.eus atarian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak