Artzain ikastaroaren amaiera Oñatin

Ane Vitoria 2017ko ots. 22a, 15:55

Bihar goizeko 12:00etan Artzain Eskolako artzainen heziketa-jardueraren ikastaroaren amaiera ekitaldia ospatuko da Oñatin. Eskola honen helburu nagusia latxa arrazako ardiak zaintzeko eta artzain lanetan jardun nahi duen pertsona orori irakastea da. 

XX. ikastaro honen amaiera izango dela kontuan izanik, ekitaldian eskolako ibilbidearen balantzea egingo dute. Era berean, eskolatik pasa diren ikasleen profil, laneratze tasa eta  sektoreari egindako ekarpenak ere aztertuko dira. Honez gain, omenaldi txiki bat ere egingo zaie bai Aralarko Artzaineki bai Eduardo Urarte (Slow Food), artzaintzaren munduan egindako ekarpenagatik. Ekitaldian, ikasleez gain, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arratza eta Elikadura Politikako Sailburuordea, eta Ikerne Zuluaga, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak