GBH musika talde britaniarra, Oñatiko gaztelekuan martxoan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2017ko ots. 16a, 18:00

Herstura, Willis Drummond, Skakeitan eta Lagrimas de Sangre taldeen kontzertuetarako ere sarrerak salgai

Punk estiloan aitzindaria den GBH talde britainiarraren birak geldialdia egingo du Oñatiko gaztelekuan. Martxoaren 9an 22:00etan izango dira The Friday's Crew taldearekin. Sarrerak hamar eurotan eros daitezke, Oñatiko Boga, Ona eta Xagu tabernetan.

Hasierako formazioko Colin Abrahall (ahotsa) eta Colin Jock Blyth (gitarra-jolea) daude gaur egun ere. Ross Lomas baju-joleak eta Scott Preece bateria-joleak osatzen dute laukotea.

Bestelako estiloetako eskaintza

Metamorfobia lana aurkeztuko du Oñatiko Herstura taldeak otsailaren 25ean, 22:00etan. Willis Drummond eta Skakeitan taldearekin batera osatu dute kartela. Zortzi eurotan daude sarrerak salgai.

Era berean, eskuragarri daude rap oldartsua ikur duten Lagrimas de Sangre kataluniarrak martxoaren 17an eskainiko duen emanaldirako sarrerak. Oñatiko Arrano eta Ona tabernaz gainera, Arrasateko Iluntz eta Jai Zale tabernan, zortzi eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak