Gipuzkoan desagertutzat jotzen zen asun mintzakara aurkitu dute Oñatin

Mirari Altube Arrese 2017ko ots. 8a, 18:09
Asun mintzakara. Argazkia: Javier Elorza.

Asun mintzakara (Urtica membranacea) aurkitu dute Oñatiko Aitzulon. Botanikari alemaniar batek orain dela 150 urte jaso zuen horren berri Gipuzkoako kostaldean, baina ordutik berriro ez dela ikusi diote adituek.

Arabako Natur Institutuko, Sestaoko Natur Zientzien elkarteko eta Oñatiko Naturzaliak taldeetako kideak elkartu ziren Oñatin, urtarrilaren 29an, Xabier de Arizaga herbario digitala bultzatzeko. Araotz inguruan egin zuten mendi irteera eta orduan aurkitu zuten landarea. "Aurkikuntza polita eta interesgarria da", jakinarazi dute Oñatiko Naturzaliak taldeko kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak