Errendimendu txapelketako partiduak jokatu dituzte Oñatin

Mireia Bikuña 2017ko urt. 14a, 11:58

Infantil eta gazte mailako hiru partidu jokatu zituzten Aloña Mendiko, Aretxabaletako eta Zegamako pilotariek.

Infantiletako lehenengo mailako lehenengo partiduan Aretxabaletako bikoteak irabazi zuen Aloñaren kontrako norgehiagoka, 18-9. Bigarren partiduan berriz, oñatiarrak izan ziren nagusi, asko sufrituta. 18-16 menderatu zuten Zegamako bikotea.

Azkenik, gazte mailan, Aloña Mendiko bi bikotek neurtu zituzten indarrak. Aiastuik eta Txintxurretak irabazi zuten Urrutia-Otamendi bikotearen kontra, 22-9.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak