Hamar bat egunez egongo da itxita gaztelekua hainbat lan egiten dabiltzalako

Oihana Elortza 2017ko urt. 12a, 08:00

Oñatiko gaztelekuan argiteria aldatzen ari dira. Bide batez, sotoa margotu egingo dute eta espazioak berrantolatu. Lan potoloenak baina, topalekuan egingo dizute, eszenatokiaren goialdean dauden fokuak aldatzen. Lan horiek egiteko itxita egongo da hamar bat egunez.

Argiteria berritzen ari dira, eszenatokiaren gainean dauden argiak, fokuak, aldatzen, hain zuzen ere. Topalekuan elektrizistak eta sotoan pintoreak ari dira lanean. Margotu egingo dute eremu hori, txuriz. Eta bide batez, garbiketa lanak ere ari dira egiten. Gune guztiak birdiseinatzen eta espazioen azterketa eginda, aldaketak sumatuko dituzte gazteek berriz zabaltzen denean. Hamar bat egunez egongo da itxita gaztelekua; hilaren 20an zabaltzea da asmoa. Eta espazio berriak ere egongo dira. Esaterako, rokodromo bat egongo da. 

Lan potoloenak baina topalekuko fokuak aldatzea izango da. Sartu eta lehengo tokian egongo dira argi horiek, horretan ez da aldaketarik antzemango, baina bai ordea zuzeneko emanaldietan.

Egitarau dotorea aurrez aurre

Foku berriak zein emanalditan estreinatuko dituzten ez dute aurreratu gura izan, ezustekoak ere egongo direlako datozen hilabetetan gaztelekuko egitarauan. Baina datozen hilabeteko kontzertu indartsu batzuk ziurtatuta dituzte dagoeneko: otsailaren 25ean Herstura + Skakeitan + Willis Drummond taldeek euren disko berriak aurkeztuko dituzte. Martxoaren 9an GBH talde britaniar mitikoa etorriko da eta martxoaren 19an, Lagrimas de Sangre talde kataluniarra.

Lan horiek eginda, egunerokora bueltatuko da gaztelekuko zerbitzua: 0 urtetik 16ra bitarteko gaztetxoen topaleku aste barruan zein asteburuetan.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak