Txantxaz txantxa, barre algarak eragin dituzte Irazaneko gaztetxoek

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko urt. 8a, 11:30

Oñatiko Irazan Antzerki Guneak antolatuta, Txantxakale gala egin zuten atzo, zapatua, Santa Ana antzokian. Ordu eta erdi inguru iraun zuen emanaldian, barreak, txantxak eta inprobisazioa izan ziren protagonista. Antzokia txiki geratu zen.

Gaztetxoek antolatutako gala izanik, ikuslegoaren artean ere gaztetxoak –eta haien senitartekoak– izan ziren protagonista. Itziar Arkauzek egin zituen galaren gidari lanak, ohikoa duen umore puntu kutsakorrarekin.

Oñatiarrak protagonista txantxetan

Gala ezusteko batekin hasi zen. Gaztetxoak, ekitaldiko protagonistak, bahitu zituzten Ikusi Makusi antzerki taldeko beteranoek eta Arkauz bera momentuan bertan joan behar izan zen Eltzia gunera horiek askatzera. Behin gaztetxoak Santa Ana antzokira ekarrita, aldez aurretik grabatutako txantxak erakutsi zituzten proiekzioen bidez: supermerkatuko erosketa-orgen lapurretak, Oñatiko erdialdean aparkatzen zuten herritarrei elkarrizketak –Zer sentitzen da autoa aparkatu ostean? gisako galderak egiten–, Irazan jogurta iragartzeko umeekin egindako grabaketa bat –jogurtari gatza botata azukrea beharrean–... Proiekzioak askotariko muntaiekin osatu zituzten, emanaldia are entretenigarriagoa eginez. Gainera, ikus-entzunezkoen ostean denetariko jolasak egin zituzten agertoki gainean.

Ikusleekin batera

Gala osoan zehar ikuslegoaren feedback-a bilatu zuten uneoro eta jolasetarako ikus-entzuleak ere atera zituzten oholtza gainera. Gala borobiltzeko dantza ikusgarri bat eskaini zuten.

Erlazionatuak

Txantxakale galako argazkiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 urt 08 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak