Ekitaldi berezia antolatu du Oñatiko Sarek Bilboko manifestaziora begira

Jokin Bereziartua 2017ko urt. 9a, 15:10

Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko ekitaldi jendetsua eta parte hartzailea egin zuen Oñatiko Sarek zapatuan. Era berean, preso ohiek sustatutako Kalera Kalera ekimenaren bueltan 24 orduko futbito txapelketa jokatu zen Oñatiko Zubikoan eta kontzertuak izan ziren Aretxabaletako bi tabernatan.

Oñatiarrok ere salatzen dugu ekitaldia antolatu zuen zapatuan Sare plataformak urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestaziora begira, "gizartea aktibatzeko". Gaztelekua herritarrez bete da ekitaldi jendetsuan: "Helburua da ekitaldi parte-hartzaile izatea. Horregatik bideo bidez erakutsi ditugu Salatzen dut ekimenera batu diren askotariko oñatiarrak, Irazan antzerki gunekoen ikus-entzunezko bat eta bertso musikatu batzuk, besteak beste". Amaieran, argazki erraldoia atera zuten San Migel elizaren atarian.

Erlazionatuak

'Oñatiarrok ere salatzen dugu' ekitaldiko argazkiak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017 urt 07 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak