goiena.eus

Historiaurrera bidaia egin dute Arrikrutzen

  Kultura  Oñati GAURKOAK

Bereziki umeei zuzenduta, denboran atzera egin dute gaur, zapatua, Oñatiko koba ezagunean. Azalpen teorikoen eta tailerren ostean, Arrikrutzeko koba bera ezagutu dute bailarako txoko ezberdinetatik joandako familiek. Besteak beste, lehen gizakiak egiten zuen moduan saiatu dira sua egiten.

Gizakia, lehen, nola eta norekin bizi zen, zer jaten zuen, edota sua menperatzea zeinen garrantzitsua izan zen ezagutzeko bisita berezia egin dute gaur Arrikrutzeko koban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa