Gobernuz kanpoko 21 erakunde Elkar Heziren elkartasun azokan

Miren Arregi Amasorrain 2016ko abe. 18a, 16:11

Oñatiko plaza gobernuz kanpoko erakundeek ipinitako postuz bete da gaur goizean. Han izan dira urteroko taldeak, esaterako, Calcuta Ondoan, Zazpi Udaberri, Alboan, Setem, Bubulun, Bidezko Merkataritza... Baina baita lehenengoz etorri direnak ere: Oñatiko Naturzaleak, Zaporeak, Hotz...

Hemezortzigarrenez egin du Elkar Hezi ikastetxeak gobernuz kanpoko erakundeen elkartasun azoka. Helburua, munduko injustizien aurrean kontzientzia sortzea. Goiza ondo joan dela adierazi dute antolatzaileek, jende asko gerturatu dela.

Gai zentrala, boluntariotza

Elkar Hezik badihardu pare bat aste gaia eskolan lantzen. Aurten, boluntariotzaren gainean jardun dute. Zer den boluntariotza, zerk bultzatzen duen pertsona bat horretara, nola egin dezakeen pertsona batek boluntario izan gura badu... Lanketa hori egiteko, azken bi astetan boluntario lanetan dabilen jendea egon da eskolan.

Bihar, astelehena, egingo dute azken saioa. Hain zuzen ere, pedaleando por los refugiados proiektuko Xabier Luna izango da ikastetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak