goiena.eus

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan

 Oñati

Antolatzen den hirugarren urtea da eta egonkortzen eta indartzen doala argi gelditu da. Herriko 21 artisau postu ipini dituzte herriko plazan. Horiez gain, Hotz eta Andraitz taldeak ere bertan izan dira, bakoitza bere postuarekin. 

Zeramika, osagarriak, umeendako jolasak, poltsak arropa, kosmetikoak, birziklatutako elementuak erabiliz egindako gerrikoak... Denetarik ikusi eta erosi ahal izan du gaur goizean Oñatiko plazara hurbildu den herritarrak. Eta hala egin du, gainera, artisauek "asko" saldu baitute.

"Urteko plazarik onena da", adierazi du Ainhoa Aranburuzabalak, Lavandulako kideak eta azokaren antolatzaileak. "Oso data onak dira eta jendeak aprobetxatzen du Gabonetako erosketak egiteko", erantsi du.

Jatekoa berritasuna

Izan da berrikuntzarik Oñatiko artisauen azokan eta da, aurten lehenengoz, janari postuak ere ipini dituztela: Pastelak, ogia, eztia, gazta... Ipini dituzte besteak beste, salgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 1

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 2

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 3

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 4

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 5

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 6

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 7

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 8

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 9

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 10

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 11

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 12

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 13

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 14

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 15

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 16

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 17

Inoiz baino artisau eta erosle gehiago Oñatiko artisauen azokan - 18

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa