Cesar Barrioren egonaldi artistikoa ezagutzeko aukera astebukaeran

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko abe. 15a, 16:04

Oviedoko margolariak egonaldi artistikoa burutu du Arantzazuko Katedralak gunean, eta abenduaren 17an eta 18an bisitatzeko aukera egongo da.

Astebukaeran, Arantzazuk ateak irekiko ditu Oteizak Arantzazuko Katedralak deitu zuen gunean, Cesar Barrio margolariak egonaldi artistikoan (irailaren 25etik azaroaren 30ra) burutu dituen lanak aurkezteko.

Cesar Barriok (Oviedo, 1971) aipatutako egonaldi artistikoa burutu du, ARS magazine aldizkarian portfolio bat argitaratzeko helburuarekin. Aldizkari hau arteari buruzko aldizkari nazionalen artean sonatuenetakoa da. Horretarako artistak bere lanaren ibilbide guztia dokumentatu du, lehen bozetoetatik abiatu eta azken piezak osatu arte.

Denak lan berriak dira, Arantzazuko parajean aldizkari horretarako egindakoak.

Egonaldi hau burutzeko, abenduaren 17 eta 18an ate irekien ekitaldia eskainiko dute, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean. Artista agurtu eta berarekin hitz egiteko aukera ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak