Basoen inguruko jardunaldiak egin dituzte Oñatin

Ibon Carmona 2016ko abe. 13a, 15:28

Oñatiko Udalak, Fraisoro eskola eta Hazi Fundazioarekin batera, basoen jabeentzako oinarrizko ikastaroa egin zuen atzo Baso jardunaldien barruan. 

Ikastaroan sei adituk hitzaldiak eman zituzten basogintzaren gaineko gai ezberdinak jorratuz.Basoa Fundazioko Jorge Askasibarrek ireki zuen saioa. Honek basoaren kontzeptuaren gainean jardun zuen, Euskal Herrian eta batez ere Gipuzkoan, basoek azken 40 urtetan izandako bilakaera aztertuz. 

Askasibarren ostean, Naturtzaindia elkarteko Jon Zulaikaren txanda iritsi zen. Zulaikak bertako basoak izan zituen berbagai, izan ere, gaiaren gainean dagoen ezagutza zuzen dela dioen arren, jendea oso dikotomia errazetan erortzen dela dio.

Atsedenaldiaren aurretik, Eguzki-Ihintza ingurumen zerbitzuetako teknikaria den Iñigo Morenok, kontserbazioa barne hartzen duten baso-plangintzen gainean hitz egin zuen. Modu horretan, Morenok, mendi antolamendu planen helburu eta xedapenak azaldu zituen, hiru ondorio nagusi azpimarratuz. Atsedenaldi ostean, berriz,  Gipuzkoako Foru Aldunditik etorritako Amaia Urkolak, basoetako gaixotasunak izan zituen berbagai.

Atzoko saioari amaiera emateko, Maialen Galparsorok eta Valentin Mugarzak (Gipuzkoako Foru Aldundia)baso kudeaketarako diru laguntzen inguruan jardun zuten, baso jabeei, gaiaren gaineko nobedadeen eta aldaketen berri emanez.

Baso jabeei zuzendua

Beatriz Eguskitza Fraisoro eskolako lan prestakuntzarako arduradunaren esanetan, jardunaldien helburu nagusia baso jabeei oinarrizko formazio bat ematea da.

Bihar, arratsaldeko hiruretatik aurerra, jardunaldien bigarren saioa egingo dute Bergarako Udaletxean. Bertan, baso esplotazioaren eta baso mistoaren inguruko hitzaldiekin batera, aditu ezberdinekin osaturiko mahaingurua antolatu dute.  

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak