Oñatiko kiroldegiko gimnasioa itxita egongo da datorren aste osoan

Eneko Azurmendi 2016ko abe. 9a, 12:56

Makineria berria jartzeaz gain, beste hainbat lan egingo ditu udalak. "Zaharkituta gelditu den makineria berritu behar dugu eta behin gimnasioa itxi behar dugula aprobetxatuta, argiteria aldatu behar dugu, margotu egingo dugu eta leiho handia ere aldatuko dugu", adierazi du Oskar Carrascal kirol teknikariak.

Makineria berriari dagokionez, Oskar Carrascal udaleko kirol teknikariak adierazi du gehienak indarra eta bihotza lantzeko makinak direla. "Indargunea osorik aldatuko dugu, bost zinta, step bat eta eliptiko bat jarriko ditugu", dio.

Gimnasioan bertan egoten diren coach edo monitoreen gainean ere hitz egin du udal teknikariak. Azpimarratu du funtzio garrantzitsua betetzen dutela. "Gutxi gorabehera astean 25 ordutan egoten da astean eta zerbitzu horren oso balorazio positiboa egiten dugu. Logikoa da, azken finean, pertsona hori laguntzeko dago. Makinak nola erabiltzen diren erakusten du, arriskuak ekiditen laguntzen du, eta jarduera fisikoa egiteko plangintza orokorra egiten du. Beraz, guretako oso zerbitzu garrantzitsua da", zehaztu du teknikariak.

Ordu jakin batzuetan txiki gelditzen da kiroldegiko gimnasioa, jende gehiegi pilatzen da. Arazo horri konponbidea emateko, udal teknikariaren esanetan, alternatiba desberdinak aztertzen ari da udala. Datorren urtera begira, ondoko Squasheko kantxa bat gimnasioarekin lotzeko aukera aztertzen ari direla adierazi du Carrascalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak