goiena.eus

Oñatiko Udal Gobernu Taldea: "Barkamena eskatzen dugu sorturiko kalteengatik"

 Oñati

Adierazpen guneak txukuntzeko helburuarekin egindako garbiketetan indarrean zeuden iragarpenak kendu direla-eta, Oñatiko udalak barkamena eskatu du. Udal Gobernu taldeak bidalitako oharra osorik duzue irakurgai, albiste barruan.

Oñatiko Udal Gobernu Taldea: "Barkamena eskatzen dugu sorturiko kalteengatik"
Kalean dauen adierazpen libreko gune bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Hona hemen udalak bidalitako oharra osorik:

"Oñatiko Udalak hiri eremuko hiri altzari eta bestelako guneen garbiketa berezi bat egiten dihardu egunotan.

Lan honetan, konkretuki adierazpen guneak txukuntzeko helburuarekin, indarrean zeuden iragarpenak kendu dira. Ez da hori inolaz ere helburua eta barkamena eskatzen dugu sorturiko kalteengatik.

Nolanahi ere, gune hauen txukuntze lanak herritar eta eragile guztien ardurapekoa izan beharko luke, eta behin iragarritakoa iraganda, jarritako kartelak erretiratzea komeni da.

Hau gertatzen ez den bitartean, protokolo bat ezarriko da hileroko maiztasunaz, lehenengo astelehenetan aipatu guneen txukuntzea egiteko.

Oñatiko Udal Gobernu Taldea".

Erantzunak

Erantzuna | #1

Eskertzekoa eta txalotzekoa udalaren jarrera. Egia esan erabat poztu nau berri hau irakurtzeak, hau bai dela arduraz eta herriarentzat lan egitea. Jarraitu horrela, herriak eskertuko du!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa