Iaz baino %1,6 gehiago saldu du Natrak

Leire Kortabarria 2016ko urr. 30a, 08:00

Natrak %1,6 gehiago saldu du irailera arte, bere EBITDA %23 hobetuz, enpresak jakinarazi duenaren arabera.

Natrak urteko hirugarren hiruhilekoko emaitzen berri eman du. Iazko epe berean baino %1,6 gehiago saldu du; denetara, 267,5 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, iazko 263,3koen aldean.

“Ekoizpeneko zuzeneko gastuetan eraginkortasuna bilatzeak, bereziki personal eta logistikan, eta esplotazioko beste gastu batzuk hobetzeak, ahalbidetu du 18,2 milioiko EBITDA lortzea”, azpimarratu du Valentziako enpresak; hori da salmentekiko %6,8, iazko %5,6ko proportzioaren aldean.

Zerga aurreko 0 milioiko emaitzarekin itxi da hirugarren hiruhilekoa, iazko -5,1 milioiko emaitzaren askoz gainetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak