Seme-alaben etxeko lanak izango dituzte hizpide

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko urr. 24a, 16:03

Etxeko lanen aurrean seme-alabek dituzten zalantzan aurrean gurasoak nola jokatu behar duten landuko dute hitzaldi honetan. Izena eman behar da joatea gura izanez gero.

Joxe Amiamak dinamizatuko du hitzaldia eta mintzatuko da gurasoek izan behar dituzten jokamoldeei buruz haurrak zalantzak dituztenean etxeko-lanen inguruan.

Hitzaldia azaroaren 2an izango da, baina joatea gura izanez gero izena eman behar da aurretik 943 03 77 00 telefonora deitua edo ainhoa@onati.eus helbidera mezua bidalita. Hezkuntza Mahaiak antolatutako hitzaldia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak