Jaietako egun politena izaten da oñatiar gehienendako zapatuan ospatutako Herri-eguna. Urtero moduan, aurten ere jende asko hurbildu da goizean goizetik animaliak, barazkiak, frutak eta artisauak ikustera; eta nola ez, taloak eta sagardoa dastatzera ere bai.
Aurreikusita zegoen baino eguraldi hobearekin jendea asko batu da aurten ere Oñatiko Herri-Egunean, nahiz eta saltzaile batzuen iritziz, aurten herritar kanpora egin duten oporretan. Giro onean, bada, askotariko eta bertako produktuak dastatu eta erosteko aukera aprobetxatu zuten beste askok.
Erakusketaz gainera, lehiaketak ere izaten dira, aurten baina bakarra, hain zuzen ere, gazta lehiaketa. Saria Leibar baserriko Kandido Urtzelairentzako izan zen.
Bestalde, Foruen Plazan egiten den sagardo dastaketan gura baino azkarrago amaitu zen edatekoa, sagardogileren batzuk kale egin zuten-eta zapatuko hitzordura.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak