Natrak %30,5eko EBITDA lortu du, iazko datua hobetuz

Leire Kortabarria 2016ko ira. 26a, 14:29
Natraren Oñatiko lantegia.

Natra enpresak salmentei eutsi die urteko lehen erdian, baina EBITDA %30,5 handitzea lortu du. Horren berri eman du multinazionalak gaur, astelehena.

Valentzian egoitza nagusia duen Natra enpresak prentsa ohar bidez emandako datuen arabera, ia-ia joan den urteko sasoi bereko salmenta kopuru berbera lortu du: 171,7 milioiko salmentak aurten eta 173 milioikoak iaz. Baina EBITDA asko hobetu da: 11,08 milioi aurten, eta 8,49 milioi iaz.

Enpresak azpimarratu du “aurreko hiruhilekoetako eboluzio positiboari eutsi” diola: “Ekoizpen kostu zuzenen hobekuntzak, bereziki pertsonal eta garraio gastuetan, eta esplotazioaren beste gastu batzuen hobekuntzak ahalbidetu dute 11,08 milioiko EBITDA lortzea”. Horri esker, EBITDAren marjina %6,45eraino handitzea lortu du Natrak; iazko lehen seihilekoan, %4,9koa izan zen.

Emaitza garbiak erakusten du negozioaren errentagarritasuna hobetu egin dela: iaz, 6,59 milioi euroko galerak izan zituen, eta aurten, 2,90 milioi eurokoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak