Arantzazuko parketxea eta aterpetxea lehiaketara atera ditu Parketxe Sarea Fundazioak

Leire Kortabarria 2016ko eka. 29a, 17:17
Arantzazuko parketxearen irudi bat.

Arantzazuko Parketxea eta aterpetxea kudeatzeko zerbitzua esleitzeko deialdi publikoa egin du Gipuzkoako Parketxe Sareen Fundazioak.

Bi zentroetan (Arantzazuko Parketxea eta aterpetxea) arreta emateko eta haiek dinamizatzeko kontratua esleitzeko klausulen pleguak argitaratu dira eta Interneten daude ikusgai, honako helbidean: https://parketxesarea.org/kontratatzailearen-profila-perfil-del-contratante.

Besteak beste, zehazten da lizitazioaren gehieneko prezioa 50.000 eurokoa izango dela, kontratuak dirauen urte bakoitzeko. Kontratu hori bi urtekoa izango da eta beste bi urtez luzatu ahal izango da. Esleipendunak egin behar izango dituen lanak ere zehazten dira.

Uztailaren 19an bukatzen da proposamenak aurkezteko epea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak