Argentinarako azken edukiontzia bidali du Oñatiko Hermansoloña taldeak

Mireia Bikuña 2016ko mai. 24a, 17:15

Argentinarako aduanan ipintzen dituzten trabak tarteko, harako material bidalketa etetea erabaki du Oñatiko Hemansoloña taldeak. 35. Kontainerra Argentinarako bidean da. Aurrerantzean, beste elkartasun proiektu batzuk babesteko materiala jasoko dute.

2012an hasi ziren arazoak Argentinako aduanan. Bilboko portutik harainoko bidea normal egin ostean, aduanan hasten ziren traba burokratikoak.  Ordutik urtean kontainer bakarra bidali dute, baina banaketa egiterako pasatzen zen denbora luzeak aintzat hartuta, kontainerren bidalketak etetea erabaki du Oñatiko taldeak.

35. Edukiontzia Bilboko porturako bidean dago. 920 kaxa guztira. Arropak, oinetakoak, eskola materiala, jostailuak eta liburuak bidali dituzte. Azken materiala izango da, baina, ez azken laguntza. Izan ere, Argentinan dituzten beste proiektuak babesten jarraituko dute.

Beste elkarte batzuekin

Oñatiko Udalak Argentiako Jose C. Paz herriaren egindako anaitzearen ostean hasi ziren elkartasun bidalketekin. Herritarren erantzuna itzela izan zen. Argentinako kanpaina bukatuta, beste bide bati ekingo dio Hermansoloñak. Haitirako, Malirako eta Etiopiarako elkartasun kanpainak egin izan dituzte.

Aurrerantzean bide beretik jarraituko dute. Bereziki Caritas, Hotz eta Sahara taldeekin lan egingo dute, elkarlanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak