Adingabeen trafikoa izango dute mintzagai Lege Soziologia Institutuan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 26a, 09:21

Europa Batasunaren eremuan ematen den adingabeen trafikoa aztertuko dute Oñatiko Lege Soziologia Institutuan. Eguenean eta egubakoitzean jardungo dute gai horri buruz mundu osotik etorriko diren hemeretzi adituk.

Europako Poliziak duela aste batzuk esan zuen 10.000 ume errefuxiatu inguru desagertu direla Europara heldu ostean. Datu hori ere aipatuko dute adingabeen trafikoaren inguruan egingo duten jardunaldi honetan. 

“Child Trafficking: the Challenges for Europe. Rescuing children from human trafficking, capacity building and protecting the rights of victims”, da jardunaldiaren izenburua eta koordinatzaileak izango dira John Winterdyk (Mount Royal University, Calgary, Canada) eta Jackie Jones (University of West England, Bristol, England).

Gaian adituak diren hemeretzi adituk parte hartuko dute jardunaldi honetan; Kanadako, Espainiako, Frantziako, Italiako, Herbeheretako, Poloniako eta Erresuma Batuko abokatu, legegile eta akademikoak etorriko dira Oñatira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak