Lan onaren ziurtagiria jaso du Oñatiko osasun zerbitzuak

Mireia Bikuña 2016ko api. 22a, 11:20

Martxoaren 16an eta 17an erakunde horretako ordezkariak izan ziren Oñatiko anbulatorioan ebaluazio txostena egiten, eta han jasotzen ziren eskaera guztiak bete ditu Oñatiko osasun zentroak. Ziurtagiria lortzen duen Osakidetzako lehen zentroa da Oñatikoa.

Debagoieneko ospitaleko gerente Andoni Arcelayk adierazi duen moduan, ebaluazio zorrotza pasa du Oñatiko anbulatorioak: "Hiru esparru izan dituzte kontuan: arretaren kalitatea hobetzea, gaixoa izatea ardatz nagusia eta gaixoaren segurtasuna lantzea, arriskua txikitzeko. Oñatiko osasun zentroko profesional guztiek parte hartu dute ebaluazio honetan". Eta guztiak zoriondu ditu Artzelaik, ziurtagiria lortu dutelako eta talde lana egin dutelako. "Sari hau urte askotan egonkortuta dagoen talde baten ondorioa ere bada", gehitu du.

Hiru urteko balioa

Oñatiko osasun zentroak lortutako ziurtagiriak hiru urteko balioa du. 2019ko martxoaren 17ra arte. Tarte horretan, ebaluatzaileen bisita berriak jaso ahal ditu, hobetzeko dituen 16 puntuan nondik norakoak ikuskatzeko. Ebaluatzaileen txostenak hiru ardatz nagusi ditu.

Egun bi horietan egindako lana ez ezik, talde egonkortu baten denboran zehar egindako lana ere islatzen du ziurtagiriak: udal teknikariak, ikasketxeetako ordezkariak, erretiratuak…. Osasun zentroko langile guztiek parte hartu dute ebaluazioan.

Kudeaketa publiko izan eta ziurtagiria jasotzen duen lehenetarikoa da Oñatiko osasun zentroa. Debagoieneko lehena. Erakunde aitzindaria da Osakidetzan. Bailarako ospitalean eta beste osasun zentroetan ere egingo dituzte ebaluazioak, ekainetik udazkenera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak