Iturrigorri eta Bellotza artean, kondairak eta sinismenak ezagutuz

Mirari Altube Arrese 2016ko api. 10a, 19:35

Aizkorri-Aratz natur parkea ezagutzeko Parketxeak eta Arantzazuko adiskideen elkarteak antolatutako urteko lehen irteera egin dute gaur, apirilak 10. Iturrigorri eta Bellotza artean ibili dira, ia 80 lagun, Arantzazuko kondairak eta sinismenak ezagutuz.

"Txangoa oso lasaia izan da eta parajeak oso politak. Lokatz asko topatu dugu baina oso gustura ibili gara", jakinarazi du Iñigo Truebak, txangoan izan den aretxabaletarrak. Bellotzan egin dute hamaiketakoa eta handik Arantzazura jo. [Argazkiak: Iñigo Trueba]

Hona hurrengo irteerak:

  • Maiatzak 15: Jaturabe-Aitzgain-Orkatzategi-Aitzulo
  • Ekainak 26: Arantzazu-Urbia-Pin Pil-Otza
  • Uztailak 16: Arantzazu-Aloña
  • Irailak 18: Oñati-Olate-Jaturabe-Arantzazu
  • Urriak 16: Andraitz

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak