Elkar Heziko hiru talde Startinnovako lehen bost postuetan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 26a, 13:35

Betaurrekoak pertsonalizatzeko aukera ematen duen modua, boligrafoak pertsonalizatu eta tinta hodiak birkargatzeko aukera eta berotzeko zein hozteko balio duen mikrouhina dira aurkeztu dituzten proiektuak.

Elkar Heziko hiru talde STARTinnova lehiaketako lehen bost postuetan sailkatu dira.

  • Bigarren postuan: Minions taldeak Wonder Glass aurkeztu du, betaurrekoak pertsonalizatzeko aukera ematen duena. (Ibis Ines Ugarte, Asier Jimenez, Naia Rodriguez, Leire Ibarrondo). Hauek smartphone bat jaso dute bakoitzak
     
  • Hirugarren postuan: Izenbarikoa taldeak Eko Boligrafoa aurkeztu du, boligrafoak pertsonalizatu eta tinta hodiak birkargatzeko aukera duena, hondakinik ez sortzeko. (Ane Zubia, Danel Niggemeyer, Iban Junco, Nagore Redin eta Lide Fernandez). Hauek e-book bat jaso dute bakoitzak
  • Bostgarren postuan: Mongixak taldea. Funtzio bikoitzeko mikrouhin labea aurkeztu du, berotzeko eta hozteko balio duena. (Auritz Larrea,  Ainhoa Igartua, Ainhoa Markinez, eta Leire Ariztimuño). Hauek mobilen kargadore portatil bat jaso dute.

Gipuzkoa mailan , 16-17 urteko kategorian, 88 taldek hartu dute parte aurtengo STARTinnovako lehiaketan. Guztira 28 ikastetxe izan dira. Elkar Hezi ikastetxetik 4 taldek hartu dute parte, Cultivate, Mongixak, Minions eta Izenbarikoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak