goiena.eus

Marrazkiz beteriko Joseba Arregiren liburu berria aurkeztuko dute bihar Antixena Gaztetxean

  Kultura  Oñati

Alakanten preso dagoen Joseba Arregi Azpilleta-ren Burdin elorri arantzetan... denbora jorratzen liburua aurkeztuko dute bihar egubakoitza Antixena Gaztetxean arratsaldeko seietan. 

Marrazkiz beteriko Joseba Arregiren liburu berria aurkeztuko dute bihar Antixena Gaztetxean
Joseba Arregiren liburuan ageri den Arantzazuko marrazki bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Irudiak hitzez lagundurik

Joseba Arregi Azpilleta 1992. urtean espetxeratu zuten Frantzian eta 2000. urtean estraditatu zuten Espainiara. Frantzian espetxeratuta zegoela, hainbat erakusketa egin zituen areto ezberdinetan. Liburu honetan irudiak hitzez lagunduko ditu, kartzelako leihotik zein barrutik irudikaturiko marrazkiak azaltzekotan. Ziegak, kartzelen planoak eta patioak erakutsi nahi izan dizkigu Arregik, bere hitzetan borroka eta gose greba ugari jazotako lekuak baitira. Kartzelatik kanpo dauden paisaiak ere irudikatu ditu; hala nola, txori, fruitu eta loreen marrazkiak, baita bere tokirik kuttunenak ere. Bere mundua labirinto bat dela dio Joseba Arregik bere liburuan, kartzela barruan dena baitago kontrolpean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa