Torturaren Ikerketa Proiektuari buruzko argibideak emango ditu Paco Etxeberriak eguenean

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 16a, 09:56
Paco Etxeberria (Argazkia: commons.wikipedia)

Oñatiko Euskal Memoria taldeak gonbidatuta dator datorren eguenean Paco Etxeberria auzi medikua. Torturaren ikerketa ze egoeratan dagoen, Istanbulgo protokoloa eta ikerketak ze helburu duen azalduko du, besteak beste.

Torturaren Ikerketa Proiektuaren gaineko argibideak emango ditu Etxeberriak. Hala, besteak beste, azalduko du: egun zein egoeratan dagoen ikerketa, datuak jasotzeko ze metodologia erabiltzen dabiltzan, ze arlotako ikerlariak dabiltzan lanean, zenbat testigantza jaso dituzten, nola egiaztatzen dituzten testigantzak (Istanbulgo protokoloa), ze helburu duen ikerketa honek...

Gainera, duela urte batzuk, Oñatiko Euskal Memoria taldeko kideak torturaren gaia lantzen ibili ziren, eta hainbat datu eta testigantza batu zituzten. Bada, orduan batutako datu eta testigantzak ikerketa horretan barneratuko dira orain.

Hitzaldia otsailaren 18an, eguena izango da, Santa Ana antzokian, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak