Urgain eskolan 'Mugikortasunaren martxa' egin dute

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko urt. 22a, 13:33

Urgain eskolan mugikortasuna eta osasuna gaia landu dute gaur; horretarako, kalera irten dira, eta Urgain mugituz lelopean mugikortasun martxa egin dute. Herriko kaleetan ibili dira neska-mutikoak bizikletaz, patinetez eta oinez. 

Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan dagoen ingurumen batzordeak proposatuta irten dira kalera ikasle eta irakasleak. Mugikortasun osasuntsua eta segurua bultzatu dute; helburu txiki asko elkartuz, amets handiak lor daitezkeela adieraziz.

200 lagunetik gora

Urgain eskola osatzen duten hiru ikastetxeen artean egin dute ibilbidea: bizikletaz, oinez edo patinetez. Guztira, 200 lagunetik gora elkartu dira.

Mugikortasuna eta osasuna eskolan landuko dituzten gaiak izango direla esan digute; gaurkoarekin, gaiari hasiera eman diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak