Lagun asko inguruan hartuta zabaldu du Markel Irizarrek Bizipoz Kafe

Mirari Altube Arrese 2016ko urt. 16a, 10:34

Aurpegi ezagun asko elkartu ziren atzo Oñatin Bizipoz Kaferen lehen egunean. Markel Irizarren inguruan egon gura izan zuten txirrindularitzaren bueltan lagun egindako askok, tartean Miguel Indurainek, Zubeldia anaiek, eta Egoitz Martinezek, eta txirrindularitzatik kanpo egindakoek ere bai, Porrotx pailazoak, esaterako.

Txokolatea banatu zien Porrotxek umeei eta ez hain umeei, eta ondoren jatekoa izan zuten helduek. Kuadrillakoak, herrikideak, txirrindulariak eta kazetariak, lagun asko izan ziren Irizarren inguruan, nahiz eta ziklista batzuk ezin etorria agertu Argentinara bidean zirelako. Gertuko jende askoren mezuekin osatutako bideoa eman zuten gero, horien artean Cancellara txirrindulariarena.

Egubakoitz ilun eta tristeari bizipoza eman zion ekitaldiak, eta zuzeneko musikak girotuta bukatu zuten kafetegiaren lehen eguna.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak