Oñatiko LPM Eta Lagunak taldeak Kameratoiko hirugarren saria irabazi du

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko abe. 9a, 13:35
Oñatiarrak eta Tokikomeko kideak

Tokikom sariaz gain, publikoaren saria ere irabazi du Oñatiko taldeak, 'Kameratrola' lan umoretsuarekin. Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du ikus-entzunezko rallya hamaikagarren aldiz eta Durangoko Azokaren barruan egin da. Hamazazpi lan entregatu dira.

"Originaltasuna eta umorea" saritu ditu epaimahaiak XI. Kameratoian. Oñatiko LPM Eta Lagunak taldeak bi sari irabazi ditu Kameratrola lanarekin: publikoaren saria eta lehiaketako hirugarren saria, Tokikom saria. "Umorea ere euskararen parte dela erakustearren" irabazi dute Tokikom saria oñatiarrek.

Atzo, abenduak 8, ospatu zen XI. Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallyko sari banaketa, Durangon. Izena emandako hogei taldetatik hamazazpi heldu ziren bukaeraraino. Eusk.aroa izan da gaia eta taldeek 50 ordu izan dituzte film laburrak egin eta Topaguneari entregatzeko.

Lehen hiru lan sarituak hemen ikus daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak