Txotxongilo, tailer, musika eta abar, bihar, Elkar Heziko 'Ni be banoia!' egunean

Miren Arregi Amasorrain 2015ko eka. 12a, 11:14

Egun osoko egitaraua antolatu du Elkar Hezi Ikastetxeak biharko. Joko, tailer eta emanaldi desberdinak egingo dituzte goizean, eta 11:30ean izango da Rock & Rolla txikiendako saioa, Gariren eskutik. Bazkaria ere egingo dute eta ondoren jaialdia. Jarraian duzue egitaraua.

- 10:30ean Bizikleta konponketa tailerra plazako frontoian (Eguraldi txarra egingo balu Santa Marinako eraikinean egingo litzateke).

- 11:00etan Txotxongiloak Lazarragako lorategian. Eguraldi txarrarekin LH-ko eraikinean egingo litzateke.

- 11:00etan Eskulan tailerrak: Fieltroarekin irudiak sortzea, kartoizko tutuekin irudiak egitea, pultsera tailerra eta globoekin animaliak irudikatu eta apaintzea.

- 11:30ean Garirekin Rock &Rolla txikientzat Gaztelekuan.

Goiz osoan zehar puzkarriak egongo dira plazako frontoian. Ondoren bazkaria egingo dute eta arratsaldean jaialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak